Eguraldia

viernes, 11 de marzo de 2011

Eskola kartzela bat al da?

Eskolara hurbildu eta hesiak ikusi bezain pronto kartzela baten irudia datorkigu burura. Sartu baino lehenagoko hesi hori eta behin barruan, eskaileren aurrean, lurretik sabaira iristen den hesi berri bat.Edonon begiratu eta hesi bat ikusi dezakezu. Itxuraz aparte, eskolak hartutako erabakiak hori baieztatzen dute. Adibidez, geroz eta patio gutxiago daukagu; hasieran dena, gero barrualdea eta atzeko aldea eta orain berriz, atzekoaldea. Horrela jarraituz gero, ezin izango dugu patiora atera azkenean!.
Patioaz aparte, geroz eta leku gutxiagotara eramaten gaituzte.Ia ez goaz irteeretara joaten eta joaten garenean, nekez ateratzen gara Irundik.
Hortaz, zuek pentsatu eta arrazoia dudala uste baduzue baietz esan inkestan. 
Mila esker!

No hay comentarios:

Publicar un comentario